Oskarbi taldeak 60 urteko ibilbidea ospatuko du ekainaren 19an, Probalekuan

Julene Sorarrain 2026ko ekainaren 10a

Oskarbi musika taldea, artxiboko irudian.

Hain zuzen ere, 'Gipuzkoa Donemilia' lan berriarekin, euskal kantagintzan egindako 60 urteko ibilbidea ospatu eta gogora ekarriko dute, belaunaldi ezberdinak batu dituen musika ondarea oholtzara ekarriz. Sarrerak dagoeneko eskuragai dira.

Euskal musikaren erreferentea den Oskarbi taldeak bere disko berria aurkeztuko du Aiako Probalekuan. Hain zuzen ere, Gipuzkoa Donemilia lan berriarekin, euskal kantagintzan egindako 60 urteko ibilbidea ospatu eta gogora ekarriko dute, belaunaldi ezberdinak batu dituen musika ondarea oholtzara ekarriz.

Emanaldia ekainaren 19an eskainiko dute, ostiralarekin, iluntzeko 20:00etan Probalekuan. Sarrerak dagoeneko eskuragai dira online, 10 euroan. Informazio gehiago eskuratzeko, Kultur Etxera jo daiteke, baita 943 13 09 24 zenbakira deitu ere.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide