Igande honetan, hilak 7, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Asteburu honetan 17:30ean hasiko dira trikiti doinuak, eta hainbat orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.
Asteburu honetako hitzorduan lau musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeriazaleek, Etxabe anaiak eta Oilar Beltzak igoko baitira oholtzara, baita Xabier Solano eta Jonmari Beasain ere.