Beste behin erromeriaz gozatzeko aukera izango da Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Oraingo honetan, Gorka Valdes, Hekthor Folk, Amets Bilbao eta Ander Gorostiaga igoko dira oholtzara, eta plaza triki doinuez girotuko dute. Ohi bezala, hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 18:00etatik hasita 21:00ak arte.