Loatzo tiro elkarteak antolatuta, Andatzako auzo eskola elkartearen laguntzarekin, 10. Usakume Colombaireen Tiraketa egingo dute ekainaren 7an, igandearekin, Aiako Andatza auzoan. Aristerrazuko zelaian izango da tiraketa, hain zuzen ere, goizeko 10:00etatik 13:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik 17:30era.
Probari dagokionez, 18 metroko distantziatik egin beharko dute tiro parte hartzaileek, sei tiratzaileko serieetan. Izen ematea zabalik da dagoeneko, 57,50 euroan, usakumeak barne. Beteranoek 40 euroan izango dute izena emateko aukera, eta emakumeek zein juniorrek, 22,50 euroren truke hartu ahal dezakete parte. Sari nagusiari dagokionez, 2.000 euro emango dituzte dirutan. Gainontzeko parte hartzaileek ere sariak eta opariak izango dituzte.