Igande honetan, hilak 17, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.
Asteburu honetako hitzorduan bost musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Kristina eta Amaia igoko baitira oholtzara, baita Intxausti, Arakama eta Larrañaga ere.