Aiako Probalekuko kultur egitarauaren barruan, dantza emanaldi batez gozatzeko aukera izango dute herritarrek maiatzaren 9an. Hain zuzen, Aukeran dantza konpainiak Amama ikuskizuna taularatuko du, 19:00etan hasita.
Euskal dantzetan oinarritutako koreografien bidez, zazpi ipuin kontatuko dituzte, zazpi euskal lurraldeetako herri banatan kokaturik gai eta pertsonaia ezberdinekin. Ipuinen irakurketarekin batera, dantza izango da ipuinen irudikapen koreografikoaren protagonista.
Sarrerak dagoeneko eskuragai daude, 10 euroan, musikaze.net atari digitalean.