Ospakizun txuri-urdina, Espainiako Koparen atarian

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 12a

Espainiko Kopako finala jokatuko du Realak datorren larunbatean, eta partida garrantzitsu horren atarian, aiarrak motorrak berotzen hasi dira. Aiako errealzaleek antolatuta, hainbat jolas egin zituzten ostiral arratsaldean, baita banderaren igoera eta koparen altxatzea ere.

Espainiako Kopako finala jokatuko du datorren larunbatean Realak, Atletico Madrid taldearen aurka Sevillako (Espainia) La Cartuja zelaian, eta egun berezi horren atarian, motorrak berotzen hasi dira Aian. Hain justu, pasa den ostiralean arratsalde pasa ederra egin zuten herritarrek, Aiako Errealzaleak taldeak antolatutako festari esker. 

Arratsaldean zehar, umeentzako jolasak izan ziren plazan, eta ondoren, elkarrekin batera kalejira musikatua egin zuten kalez kale, kamiseta txuri-urdinak soinean zituztela. Herri sarrerako ikurriñaren alboan, gainera, Realeko banderaren igoera egin zuten, eta jarraian, pilotalekuan eskuz egindako koparen altxatzea izan zen. Bertan izango da ikusgai aste osoan zehar. Festak ondoren iluntzera arte jarraitu zuen, triki poteo "txuri-urdina" egin baitzuten plazan. 

Argazkiak: utzitakoak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide