Aiako XXII. Txakolin Eguna ospatuko dute bihar

Julene Sorarrain 2026ko apirilaren 11

Iazko Aiako Txakolin eguna. (Guka)

Goizean zehar Getariako txakolina eta txekor nahiz txerri pintxoak dastatzeko aukera izango da plazan. Arratsaldean, berriz, Gizonezkoen Harri Txiki Txapelketa eta Emakumezkoen Kintopekoak jokatuko dituzte frontoian, eta eguna amaitzeko, erromeria izango da iluntzera arte. 

Txakolina izango da protagonista bihar, izan ere, Aiako XXII. Txakolin Eguna ospatuko dute. Goizeko 11:30etik hasita, Getariako txakolina dastatzeko aukera izango dute plazara gerturatzen diren guztiek, baita txekor eta txerri pintxoak jateko ere.

Arratsaldean, berriz,  Gizonezkoen Harri Txiki Txapelketa eta Emakumezkoen Kintopekoak jokatuko dituzte pilotalekuan, 17:00etan hasita. Eguna ez da hor amaituko, ordea; herri kirol erakustaldiaren ostean, Izerrek eta Alabierrek izango dute guztiak dantzan jartzeko ardura, erromerian.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide