Harri Txikien eta Kintopekoen Gipuzkoako Txapelketa jokatuko dute igandean Aiako pilotalekuan. 17:00etan hasiko dira harri jasotzaileak lehian. Emakumezkoetan Naroa Arruti, Maddi Gesalaga eta Maddi Salterain ariko dira. Bi harrirekin, hiru minutuko txandak egingo dituzte emakumezkoek Kintopeko txapelketan; 50 kiloko zilindroarekin eta 59 kiloko kuboarekin arituko dira.
Gizonezkoek, berriz, Harri Txikien Txapelketa jokatuko dute, eta hiru minutuko txandak egingo dituzte hiru harrirekin: 125 kiloko koparekin; 112,5 kiloko kuboarekin, eta 100 kiloko bolarekin. Bost lagun ibiliko dira nor baino nor: Oier Azpeitia, Mikel Lopetegi, Beñat Telleria, Aratz Zubeldia eta Xuban Zumeta, hain justu.