Iraola eta Ordoki izan dira azkarrenak Andatzatik Aiarako XIX. Igoeran

Maddi Txintxurreta 2026ko martxoaren 22a

Andatzatik Aiarako Igoerako aurtengo edizioak utzi duen irudietako bat. (Utzitakoa)

Iazko edizioko podium berbera errepikatu zen atzo jokatutako Andatzatik Aiarako igoeran. Iraola pilotu bizkaitarrak minutu bat eta 41 segundoko denboran amaitu zuen igoera, iazko baino segundo bat azkarrago. Ordoki, berriz, minutu bat eta 50 segunduko denboran iritsi zen helmugara. 

Joseba Iraola pilotuak irabazi zuen atzo arratsaldean jokatu zuten Andatzatik Aiarako Igoeraren XIX. edizioa, ibilbidea minutu bat eta 41 segundotan osatuta. Bigarren sailkatu zen Aritz Ordoki, minutu bat eta 50 segundutan helmugaratuta.

Iraola pilotu bizkaitarra Nova NP-01 autoarekin lehiatu zen, eta iaz egindako denbora segundo bat jaistea lortu zuen. Ordoki pilotu nafarrak, halaber, Nova NP-03 autoarekin egin zuen igoera. Hirugarren postua  Aitor Manso lasartearrarentzat izan zen. BRC B49 autoarekin lehiatu zen, eta minutu bat eta 58 segunduko markarekin amaitu zuen igoera.

Gainera, eskualdeko lehen sailkatua Iosu Beitia azkoitiarra izan zen; bere Speed Car GT-R Evo autoarekin, minutu bat eta 56 segunduko markarekin amaitu zuen lehia.

Honakoa izan zen sailkapena beste kategorietan:

1. Maila: Ruben Artia.
2. Maila: Jose Antonio Romero.
3. Maila: Aitor Zabaleta.
4. Maila: Aitor Lujambio.
5. Maila: Pablo Muga.
6. Maila: Mikel Urionabarrenetxea.
7. Maila: Xabier Aguirre. 
8. Maila: Ametz Mendizabal.
9. Maila: Aitor Manso.
10. Maila: Arkaitz Ordoki. 
11. Maila: Joseba Iraola. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide