Euskara eta natura uztartzen dituen orientazio jolas berria, Iturraranen

Julene Sorarrain 2026ko martxoaren 7a

Haur talde bat, Iturrarango orientazio jolas batean. (Julene Sorarrain)

Martxoaren 19an egingo dute, hain zuzen, 'Euskara eta Natura' orientazio jarduera, Iturraran parketxean. Ingurumenaren eta euskararen arteko lotura "berreskuratzea" du helburu jolasak, eta izen-ematea dagoeneko zabalik da.

Martxoaren 19tik 29ra bitartean ospatuko da aurten Korrikaren 24. edizioa, eta Iturraranen ere jarduera dibertigarri bezain hezitzailea sortu dute ospakizun horren harira. Hain justu, bisita berezi bat prestatu dute martxoaren 19rako: Euskara eta Natura orientazio jarduera. Antolatzaileek aurreratu dutenez, "jolas bat baina gehiago da", izan ere, ingurumenaren eta euskararen arteko lotura berreskuratzeko abentura bat eskainiko dute.

Parte hartzaileek, mapa eskuan, Iturrarango bazterretan zehar "begi bistan ageri ez diren sekretuak" bilatuko dituzte, besteak beste, "bertako faunaren arrasto ikusezinak, arbasoek gordetako hitz galduak eta gure basoaren arima sakona".

Izen-ematea, zabalik

Jarduera familia eta adin guztietako norbanakoei zuzenduta dago, eta parte hartzeko interesa dutenek, 943-83 53 89 zenbakira deitu edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi dezakete.

Orientazio jolasa Iturraran parketxean hasiko da, goizeko 10:30ean, eta eguerdiko 13:00ak arte iraungo du. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide