28 borrokalarik hartuko dute parte larunbatean Aiako Kickboxing jaialdian

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 26a

Duela bi urteko K-1 kickboxing jaialdiko borrokaldietako bat, Zarauzko Aritzbatalde kiroldegian. (Juan Luis Romatet)

Kuraia Zarautz klubak antolatu du hitzordua, eta guztira 28 borrokalari igoko dira ring gainera, tartean eskualdeko sei kirolari. Arratsaldeko 17:30ean hasiko dira lehen borrokak, Probalekuan, eta gerturatzeko asmoa dutenek sarrera eskuratu dezakete Aiako Kultur Etxean. 

Kuraia Zarautz kirol klubak antolatuta, Kickboxing eta K1eko jaialdia egingo dute asteburu honetan, Aiako Probalekuan. Guztira 28 borrokalarik hartuko dute parte norgehiagokan, tartean Urola Kosta eskualdeko sei kirolarik. Besteak beste, Kerman Irureta, Markel Agiriano eta Imanol Badiola zarauztarrak, Iokin Elizalde oriotarra, eta Manex Arreitunandia eta Aratz Garmendia zestoarrak ikusteko aukera izango da. Zarauzko klubeko entrenatzaile eta antolatzailea, aldiz, Asier Garayar aiarra da.

Guztira 15 borrokaldi izango dira ring gainean, eta horietan Bizkaia, Nafarroa edota Huescako (Espainia) ordezkari profesional eta neoprofesionalek parte hartuko dute, "maila handiko" ekitaldi honetan, hain justu. 

Hori horrela izanda, arratsaldeko 17:30ean hasiko dira lehen borrokak, eta bertaratzeko asmoa dutenek, sarrerak eskuratu ditzakete Kultur Etxean, 15 euroan. Hala ere, egunean bertan erosteko aukera izango da, 20 euroren truke.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide