Aiako Udalaren kultur eskaintzaren barruan, Ruper Ordorika musikariak kontzertua eskainiko du gaur gauean, Probalekuan. Iazko urte amaieran plazaratu zuen Lurra ikutu barik diskoko abestiak kantatzera igoko da oholtza gainera, hain justu.
Hori horrela izanda, iluntzeko 22:00etan hasiko da emanaldia, eta bertaratzeko asmoa dutenek oraindik sarrera eskuratu dezakete, 12 euroren truke, hemen klikatuz edota Kultur Etxera gerturatuz.