Oier Baltzolak eta Unai Andonegik jarriko dute festa bihar Aristerrazun

Julene Sorarrain 2026ko otsailaren 14a

Bikoteak dantzan Aristerrazun.

Iluntzera arte erromeriaz gozatzeko aukera izango dute herritarrek eta bisitariek igandean, Andatzako plazan.

Igandeetan izaten da erromeria Aiako Andatza auzoko Aristerrazuko plazan, 18:00etan hasi eta 21:00 arte. Tarte horretan, hango tabernak ere ateak zabalik izaten ditu, eta giro paregabea sortu ohi da dantzara edo, besterik gabe, trikiti doinuez gozatzera bertaratzen direnen artean.

Hala, asteburu honetan Oier Baltzola eta Unai Angonegi igoko dira oholtza gainera.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide