Igande honetan, hilak 25, erromeria izango da beste behin Aiako Andatza auzoko Aristerrazu plazan. Ohi bezala, 18:00etan hasiko dira trikiti doinuak, eta hiru orduz dantzan aritzeko aukera izango dute herritarrek, 21:00ak arte.
Asteburu honetako hitzorduan lau musikariren doinuez gozatzeko aukera izango dute erromeria zaleek, Julen Labaka eta Uxue Kerejeta igoko baitira oholtzara, baita Alaitz Roteta eta Ainara Saizar ere.