Aiako Pala Txapelketa Mistoak baditu irabazleak

Aritz Mutiozabal 2026ko urtarrilaren 4a

Arene-Urtzi eta Saioa-Aimar izan dira bosgarren edizioko txapeldunak. Atzo arratsaldean jokatu zituzten finaleko partidak, herriko pilotalekuan.

Atzo arratsaldean eman zioten amaiera Aiako Kirol Elkarteak antolatutako V. Pala Txapelketa Mistoari, herriko pilotarekuan jokatutako finalekin. Kiroltasuna eta lagunartea nagusitu ziren jardunaldian, Arene eta Urtzi izan ziren garaile 14 urte bitartekoen mailan, eta Saioa eta Aimar, berriz, 15 urtetik gorakoen mailan.

Arene-Urtzik irabazi beharreko bi jokoak lortu zituzten, Ani-Adur bikotearen aurka, 10-4ko eta 10-3ko emaitzekin. Saioak eta Aimarrek osatutako bikoak ere nagusi izan ziren, 10-6 eta 10-8 irabazita Uxue eta Joni. Txapeldunek merezitako txapela jantzi zuten, eta, bukareran. parte hartzaile guztien artean opari batzuk zozkatu zituzten.

Aurte, hemezortzi lehiatu dira Pala Txapelketa Mistoan: 14 urte bitartekoen multzoan, zazpi bikotek hartu dute parte, eta 15 urtetik gorakoen multzoan, berriz, hamaikak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide