Aiako IX. Slalom proba jokatu dute gaur goizean, Bosteko eskuderiak antolatuta, Ubegun industrialdean. Beste urte batez, autozaleek urtea amaitzeko hitzordu ederra izan dute, gidarien abileziez, motor soinuaz eta gurpil erre usainaz gozatzeko. Aurten, 26 autok eta gidarik parte hartu dute, iaz baino zertxobait gutxiagok, baina ikuskizuna bernatuta egon da.
Entrenamenduko saioa eta lortzeko bi txandak egin ondoren, Iosu Alberdi azpeitiarrak irabazi du aurtengo proba; iaz hirugarren bukatu zuen. Bera izan da industrialdean atondu duten zirkuitua osatzen azkarrena, 01:19,200 denbora eginez. Bigarren postua Lander Urkijorentzat izan da (01:24,000) eta hirugarren, berriz, azken bi urtetako garaile Asier Tejado geratu da (01:24,264).