Ertzaintzak jakitera eman duenez, 25 urteko gizon bat atxilotu dute gaur Aian, adin txikiko bati sexu erasoa egitea leporatuta.
Atzo, asteazkena, adin txikiko neska bat harremanetarako aplikazio baten bidez ezagututako gizon batekin elkartu zen, Donostian. Ondoren, ibilgailu batean gizonaren Aiako etxera joan ziren, eta bertan, gero salatu zuenez, biktimari sexu erasoa egin zion.
Gertaera salatu ondoren, Ertzaintzak gaur goizean atxilotu du susmagarria, eta epailearen aurrera eramango dute dagozkion eginbideak amaitu ondoren.