Aiako Gazte Asanbladak III. Bertso Txepelketa antolatu du hilaren 29rako, larunbatarekin. Izen-ematea momentuan bertan izango da, hau da, 11:30ean, herriko plazan.
Jarraian, bertsoka arituko dira tabernaz taberna, 13:00etan hasita. Finala, berriz, Alkar Elkartean ospatuko duten bertso bazkarian izango da, 14:30etik aurrera. Bazkarirako txartelak eskuragarri daude Iturriozena tabernan, 20 euroren truke.