Herri kirol erakustaldiarekin agurtu dituzte sanmartinak Urdanetan

Julene Sorarrain 2025eko azaroaren 17a

Azaroaren 7tik San Martin jaiak ospatzen aritu dira Urdaneta auzoan, eta atzo arratsaldean, herri kirol erakustaldiarekin agurtu zituzten festak. Jakes Iruretagoiena Izeta V. eta Andoni Iruretagoiena Izeta VI. aizkoran aritu ziren, eta Hodei Iruretagoiena Izeta IV., Malen Morandeira eta Maddi Gesalaga, aldiz, harri jasotzaile lanetan. Ondoren, Izer eta Alabierren erromeriarekin biribildu zuten ospakizuna.

Amaitu dira dagoeneko Urdanetako San Martin jaiak, eta festei merezitako agurra emateko, herri kirol erakustaldi paregabea eskaini zuten eskualdeko kirolariek atzo arratsaldean. Auzoko frontoiko harmailak goraino beteta, Hodei Iruretagoiena Izeta IV., Malen Morandeira eta Maddi Gesalaga harri jasotzaile lanetan aritu ziren. 63 eta 125 kiloko harri kubikoak eta 100 kiloko zilindroa altxatzen aritu ziren, herritarren txaloak jasotzen zituztelarik.

Ondoren, Jakes Iruretagoiena Izeta V. eta Andoni Iruretagoiena Izeta VIk hartu zuten lekukoa. Izeta V.k bederatzi minutu eta bi segundotan lortu zuten moztea enborra; aiarrak, aldiz, hamabi minutu behar izan zituen. 

Erakustaldiaren ostean, Izer eta Alabierrek erromeria eskaini zuten iluntzera arte, eta festei amaiera emateko, patata dantza lehiaketa eta traka zaratatsua ere ospatu zituzten. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide