Izeta sagardotegiak irabazi du Elgoibarko Sagardo Lehiaketa

Julene Sorarrain 2025ko ira. 1a, 14:00

Izeta Sagardotegiko ordezkaria saria jasotzen, Baserritarren Eguna jaian. (Barren)

Pasa den larunbatean ospatu zuten sagardo lehiaketa, Elgoibarko Baserritarren Egunean. Txapelketaren 40. edizioko irabazlea Aiako Izeta sagardotegia izan da, guztira 132 puntu lortuta.

Sallobente elkarteak antolatuta, sagardo txapelketa eta dastaketa egin zuten pasa den larunbatean Elgoibarko (Gipuzkoa) Kalegoen plazan, Baserritarren Eguna festaren harira. Lehiaketaren 40. edizioko irabazlea Aiako Izeta sagardotegia izan da, guztira 132 puntu batuta.

Bigarren saria Lizeaga sagardotegiak jaso zuen, 126 punturekin; eta hirugarrena, berriz, Astigarragako (Gipuzkoa) Bereziartuak, 124 punturekin. Gainera, herritarrek ere aurkeztutako sagardo ezberdinak epaitzeko aukera ere izan zuten, edalontzia eta Sallobente elkarteak banatutako txorizo pintxoa eskuan zutelarik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide