Iturraran parketxeak herritarrentzako hiru proposamen ditu hurrengo asteetarako. Batetik, familiei zuzendutako ogi tailerra antolatu du, eta hori irailaren 13an izango da, 10:30etik 13:15era. Norberak bere ogia egin eta jateko aukera izango du. Aurrena, ordea, Agorregiko burdinola eta errotak bisitatuko dituzte.
Haurrentzako jarduerekin jarraituz, erleen "ezkutuko lanak" ezagutzeko aukera izango da hilaren 21ean. Hain zuzen ere, bisitariek polena eta eztia dastatu ahalko dute, baita kandelak egin eta erleen "mundu harrigarria" bertatik bertara ezagutu ere.
Yoga saioa, berriz, helduentzat izango da, eta hilaren 28an eskainiko dute parketxean, 10:00etatik 12:30era. Yoga eta soinu armoniatsuak naturan izena du ekintzak, eta hain zuzen, yoga ariketak egiteaz gain, parte hartzen dutenek hainbat soinurekin ere egingo dute lanketa. Naomi Mendizabal eta Mirari Mukande izango dira irakasleak.
Izen-ematea
Bi ekintzetarako izena aurrez eman behar da 943-83 53 89 zenbakira deituta edo iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzita. Talo tailerraren kasuan, 12 urtera arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dute tailerrean parte hartzeko, eta adin horretatik gorakoek, berriz, 7 euro. Ezti dastaketaren tailerrak 4 euroko kostua du 12 urtera artekoentzat, eta 5 eurokoa, berriz, helduentzat. Yoga eta soinu saioan parte hartzeak 35 euroko kostua izango du.