Aiako Iturraran parketxeak abuztuko agenda aurkeztu berri du, eta datorren hilean ere hainbat jardueraz gozatzeko aukera izango da.
Hilaren 1ean hasita, Erleen ezkutuko lanak gure begiradapean jolasa egingo dute. Izan ere, kristalezko behaketa erlauntza jarri berri dute parketxearen barruan eta abuztuan, asteartetik ostegunera, bisita gidatu bereziak eskainiko dituzte. Eguerdiko 13:00etatik 14:00etara izango dira bisitak, lau euroren truke; haurren sarrerak, aldiz, hiru euro balio du.
Hori ez ezik, abuztuaren 15ean astronomia gaua ospatuko dute. "Perseiden izar malkoak" deituriko meteoro jasak, astronomiaren zaleentzako urteroko hitzordua dela eta, parketxean fenomeno hau aurrez aurre ikusi ahal izateko jarduera berezia antolatu dute. Gainera, Jesus Arregi adituak "espazioan barna" bisita gidatua eskainiko du, agerian dauden konstelazioak errepasatuz. Gaueko 22:15ean hasiko da hitzoruda.
Ekintzetan izena emateko edo informazio gehiago eskuratzeko, 943-83 53 89 zenbakira deitu edota iturraran@gipuzkoanatura.eus helbidera idatzi daiteke.