Mus txapelketa jokatuko dute Santio Erreka auzoko jaietan

Julene Sorarrain 2025ko uzt. 16a, 09:00

Mus txapelketa Santio Errekako frontoian. (Utzitakoa)

Uztailaren 27an, larunbatarekin, jokatuko dute txapelketa, 16:30ean hasita. Santioko pilotalekuan izango da lehia, eta parte hartzeko, 25 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, 16:00etatik aurrera. 

Santio Erreka auzoko jaiak ospatuko dituzte datorren astean, eta festen egitarauaren barruan mus txapelketa antolatu dute, beste urte batez.

Hala, uztailaren 27an, larunbatarekin, jokatuko dute txapelketa, 16:30ean hasita. Santioko pilotalekuan izango da lehia, eta parte hartzeko, 25 euro ordaindu beharko du bikote bakoitzak, 16:00etatik aurrera. 

Sariei dagokienez, hauek izango dira aurtengoak:

  1. Saria: bi txapel, bi garaikur, gau bateko egonaldia Itxaspe landetxean, Satxotako sagardoa eta 150 euro. 
  2. Saria: bi garaikur, afaria Altxerri jatetxean, Satxotako sagardoa eta 100 euro.  
  3. Saria: bi garaikur, afaria Sukia tabernan, Satxotako sagardoa eta 50 euro. 
  4. Saria: bi garaikur eta Satxotako sagardoa.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide