Hurrengo asteburuan hasiko dira Aiako Santio Erreka Auzoko jaiak, eta uztailaren 19tik 30era arte ospatuko dituzte. Beste urte batez, musika eta kirola izango dira protagonista nagusiak, besteak beste, eta haur zein helduek edukiko dute jai giroaz gozatzeko aukera.
Auzo bazkarirako sarrerak aldez aurretik erosi behariko dira Sega erretegian, Portu jatetxean edo Errusta tabernan. Menua 25 eurokoa izango da: marmitakoa, txahal saiheskia eta postrea (edaria barne). Oilasko biltzeko afarirako ere aldez aurretik erosi beharko dira sarrerak, txosnan edo Portu jatetxean.
Azkenik, mus txapelketan parte hartu ahal izateko, egunean bertan eman beharko da izena, uztailaren 27an, arratsaldeko 16:00etan.
Egitaraua
Uztailaren 19a, larunbata
- 19:00. Sagardo dastaketa.
- 23:30. Dj Bon.
- Goizaldera, oilasko biltzea.
Uztailaren 24a, osteguna – Santio bezpera
- 19:30. Tren geltokitik hasi, eta, goizaldera arte, Kultur Defender, Dj Hidalgo eta Dj Davilaren eskutik.
Uztailaren 25a, ostirala – Santio eguna
- 10:30. Meza.
- Ondoren, zaharren hamaiketakoa.
- Jarraian, Emakumezkoen Harri txiki txapelketa.
- 16:30-19:30. Puzgarriak frontoian.
- 19:00. Tren geltokitik hasita, Hamarru elektrotxaranga.
- 23:00. Bide Batez taldearekin erromeria.
Uztailaren 26a, larunbata – Santa Ana eguna
- 10:30. Meza
- 11:30. Santio, Ortzaika eta Aia herriko gazteen herri kirol desafioa.
- 14:30. Auzo bazkaria, auzokoen eskutik, Alaitz eta Garazik alaituta eta Larrume Iñaki Gurrutxaga eta Iker Zubeldia bertsolariekin.
- 00:00. Abiba Diskojaia.
Uztailaren 27a, igandea
- 12:00. Ume jolasak.
- 16:30. Mus txapelketa.
Uztailaren 30a, asteazkena
- 21:00. Oilasko biltzeko afaria.