Sardina janean eta esku pilotan aritu dira Andatzan

Maria Maya Manterola 2025ko eka. 28a, 17:00

Goizean sardina jana izan dute Andatza auzoan, eta pilota txapelketan aritu dira gero. Arratsaldean jarraituko dute ekitaldiek: poteo musikatua, afaria eta Indate DJaren emanaldiak izango dira.

Ostegunetik sanpedroetan murgilduta daude Aiako Andatza auzoan. Bihar izango da festetako egun handia, San Pedro eguna, baina gaurkoan ere izan dituzte ekitaldiak jaiez gozatzeko.

Goiz partean sardina jana egin dute auzoan, 11:00etan, eta jarraian, pilota txapelketan aritu dira auzotarrak. Arratsalde partean, poteo musikatua izango dute, eta elkarrekin afalduko dute gero, Euskal Parrillaren eskutik. Indate DJaren emanaldiarekin borobilduko dute eguna. 

Bihar, berriz, ekitaldi ugari izango da goizean goizetik. Hona hemen egitaraua:

Ekainak 29, igandea: San Pedro Eguna

  • 10:30. Meza nagusia.
  • Jarraian, jubilatuen hamaiketakoa.
  • 12:30. Herri Kirolak. Udane Ostolaza eta Ainitze Zumeta harri jasotzaileen eta bertako gazteen eskutik.
  • 14:30. Jubilatuen bazkaria.
  • 17:30. Emakumeen Gipuzkoako Txinga Eroate Txapelketako finala eta Gizonezkoen Gipuzkoako 2. mailako Aizkolari Txapelketako finala.
  • Jarraian, sagardo dastaketa Laja eta Lutxurdio trikitilariek girotuta.
  • 22:00. Erromeria, Laja eta Lutxurdio trikitilarien eskutik.
  • 00:00. Traka Zaratatsua jaiei amaiera emateko.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide