Aiako Andatza auzoan ere sanpedroak ospatzen ari dira egunotan. Ostegunean hasi zituzten festak, eta ordutik, adin guztietako auzotarrei zuzenduriko jarduerak izan dituzte.
Atzo, arratsalde partean, auzoko gazteak baserriz baserri irten ziren oilasko bilketara, Zabale eta Erkizi trikitilariek girotuta, eta haurrek ere izan zuten zer gozatua: ume jolasak izan ziren, eta merienda eskaini zieten gero bertaratutakoei. Eguna borobiltzeko, Ostolaza eta Larrañaga trikitilarien emanaldia izan zen.
Gaur, sardin jana, herriko pilota txapelketa, poteo musikatua, afaria eta Indate DJaren emanaldia izango dira, San Pedro egunaren bezperan.
Argazkiak: Utzitakoak.