Andoni Iruretagoiena Izeta VI.a, oinean egindako lesio baten ondorioz, ezin izango da lehiatu igandean Ereñotzun (Gipuzkoa) jokatuko den Bigarren Mailako bigarren kanporaketan. Egun horretan finalerako txartelak izango dituzte jokoan. Aiarrari, ordea, ebakuntza egingo diote gaur Donostian, eskafoidea hautsi duela eta.
Aiarrak entrenatzen ari zela egin du lesioa, eta gertakariaren harira, honako mezua argitaratu du sare sozialen bidez: "Denboraldi batez, plazetatik kanpo izango gara, lesio bat dela eta; baina inoiz baino indartsuago bueltatuko naiz".