Aldundiak Laurgain dorreko artxibo historikoa eskuratu du, tartean Elkanoren bederatzi dokumentu

Onintza Lete Arrieta 2025ko mai. 16a, 15:26

Laurgain dorrea.

Gipuzkoako Foru Aldundiak prentsa ohar bidez azpimarratu du "Gipuzkoaren historia ezagutzeko garrantzia handiko artxiboa" dela bereganatu berri duen hori. Aurkitutako dokumentuen artean dago Elkanok Carlos V. erregeari bidalitako gutuna, munduari bira eman ondoren.

2016. urteko maiatzean jakinarazi zuten "galdutzat" ziren Juan Sebastian Elkanoren zortzi gutun aurkitu zituztela Aian, Laurgain dorrean. Eusko Jaurlaritzako orduko lehendakariak eman zuen berria, Iñigo Urkulluk, Getariako Balentziaga museoan izandako ekitaldi batean. Bada, orain, bederatzi urte geroago, Gipuzkoako Foru Aldundiak jakinarazi du Laurgain dorrearen artxibo historikoa eskuratu duela, "Gipuzkoako historia ezagutzeko garrantzi handiko artxibo-funts pribatua".

Atzo argitaratutako prentsa oharrean, aldundiak esan du artxibo horrek, alde batetik, "Gipuzkoako historian funtsezkoak izan diren leinuek sortutako dokumentuak" jasotzen dituela, eta, bestetik, Juan Sebastian Elkanoren artxibo partikularretik gaur egunera arte iritsitako 9 dokumentu bakarrak biltzen dituela. Aurkitutako dokumentuen artean dago Elkanok 1522ko irailaren 6an munduari bira eman ostean Sanlucar de Barradematik (Andaluzia, Espainia) Carlos V. erregeari idatzi zion gutuna, bere bidaiaren berri emanez.

"Eskuratze horrekin, foru erakundeak ziurtatzen du ondare hori Gipuzkoan egongo dela", gaineratu du aldundiak.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide