Lardizabal eskola ondoko zelaian, kirol gunea eraikitzeko proiektua idazteko eta obraren zuzendaritza zerbitzua emateko lizitazioa martxan jarri ditu Aiako Udalak, eta interesa dutenek maiatzaren 9ra arte epea izango dute oroposamenak aurkezteko.
Kontratuaren aurrekontua, BEZ gabe, 89.000 eurokoa izango da, eta esteka honetan aurki daiteke lizitazioari buruzko xehetasun gehiago.
Aiako Udalak abenduan jakinarazi zuen kirolgune berria eraiki nahi zuela Lardizabal eskolaren ondoko zelaian, eta orduan esan zuen 500 metro koadro inguruko azalera edukiko lukeela zerbitzu berriak, bi solairutan banatuta egongo litzatekeela, eta erabilera anitzeko gelak, gimnasioa, biltegia eta komunak eta dutxak edukiko lituzkeela.
Parte hartze prozesu bat egin zuela ere jakinarazi zuen orduan, herritarren ikuspuntua bildu nahi izan zuelako erabakiak hartu aurretik.