Aristerrazun trikitixa bat zozkatuko dute denboraldi berrian

Onintza Lete Arrieta 2024ko urr. 4a, 09:54

Trikitixa instrumentua.

Erromeriaren antolatzaileek jakinarazi dute zozketa denboraldiko azken egunean egingo dela, eta ordura arte salgai egongo direla txartelak.

Aian, Andatza auzoko Aristerrazu plazan urriaren 13an abiatuko dute erromeria denboraldi berria, eta antolatzaileek jakinarazi dutenez, aurtengoan trikitixa bat zozkatuko dute. Denboraldiaren azken egunean egingo dute zozketa, eta ordura arte txartelak 2,5 euroan egongo dira salgai.

Igande arratsaldero hiru orduz izaten da erromeria Aristerrazuko plazan, baita hainbat jaiegunetan ere, eta jende asko biltzen da hitzordu horietan.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide