Aiako II. Mendi Duatloia urriaren 29an izango da

Onintza Lete Arrieta 2022ko abuztuaren 25a

Euskal Herriko XII. Mendi Duatloi Zirkuituaren barruko proba izango da Aiakoa, eskualdeko bakarra. Zirkuitua irailaren 4an hasiko da Igantzin (Nafarroa) eta azaroaren 26an amaituko da, Igartzan (Gipuzkoa).

Aurkeztu berri dute Euskal Herriko XII. Mendi Duatloi Zirkuituaren egutegia. Behin-behinekoa da, baina okerrik ezean, zirkuituko lehen proba irailaren 4an egingo da, Igantzin (Nafarroa), eta urriaren 29an izango da eskualdeko proba bakarra: Aiako II. Mendi Duatloia.

Ordurako zirkuituko zortzi proba jokatuak izango dira, tartean baita Euskal Herriko txapelketa ere, urriaren 8an Adunan (Gipuzkoa). Azken proba Igartzan (Gipuzkoa) egingo dute, azaroaren 26an.

Zirkuituaren antolatzaileek gogorarazi dutenez, izena kirolprobak.com atarian eman behar da.

Aian iaz egin zuten aurrenekoz mendi duatloia; Andatza auzoan jokatu zen, Aristerrazuko plazatik abiatuta, eta 1o0 lagunetik gorak parte hartu zuen

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide