Asteburuan jaietan murgilduta ibili dira Santio Erreka auzoko bizilagunak, eta gaur, Santio Eguneko ekitaldiekin, amaituko dituzte festak. Hori bai, larunbaterako ere utzi dute festa giroko ekitaldirik. Izan ere, oilasko biltzeko afaria egingo dute Portu erretegian, 21:00etan hasita.
Afari horretarako sarrerak bertako txosnan daude salgai.
Honakoa da gaurko egitaraua:
- 10:00: Meza
- Ondoren: hamaiketakoa Portu erretegian.
- Jarraian: herri kirolak frontoian.
- 18:00: erromeria trikitilariekin.