Iban Pardo zestoarra bigarren sailkatu da Euskadiko Sega Txapelketan, Andatzan

Mikel Eizagirre 2022ko uztailaren 18a

Igande eguerdian jokatu zen Euskal Herriko herri kirolen federazioak antolatutako norgehiagoka. Aiako Andatza auzoko Arizterrazuko zelaietan aritu ziren segalariak.

Argazkiak: Ibon Errazu.

Lau segalari zelairatu ziren bertan, belarra ebakitzeko ordubeteko tartearekin. Tenperatura altuak egin arren, segalari guztiek lan ederra egin zuten ordubeteren buruan. Hona sailkapeneko datuak:

1- Julen Gabirondo (Urnieta) 2092kg belar ebakita.

2- Iban Pardo (Zestoa) 1947k, 20kg-ko penalizazio batekin.

3- Mikel Lizartza (Tolosa) 1902kg.

4- Jon Otegi (Oiartzun) 1770kg, 20kg-ko penalizazio batekin.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide