Alberdi azkoitiarrak eta Mugerza mutrikuarrak irabazi dute Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa

Aiora Larrañaga 2022ko ekainaren 6a

Larunbat arratsaldean jokatu zen Aian aizkora txapelketa, emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketarekin batera.

Larunbat arratsaldean, ikusmina sortu zuen Aiako probalekuan jokatu zen herri-kirol jaialdiak. Alde batetik, emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketa jokatu zen, eta bestetik, Gipuzkoako 1. mailako Binakako Aizkora Txapelketa. Azken honetan hiru bikotek parte hartu zuten eta Julen Alberdi azkoitiarrak eta Ugaitz Mugerza mutrikuarrak lortu zuten txapela, lana 20:15 denboran osatuta. Bigarren postuan sailkatu ziren Eneko Otaño beizamarra eta Iñaki Azurmendi beasaindarra (23:11) eta hirugarrenak izan ziren Mikel Larrañaga azpeitiarra eta Jesus Mari Mujika ibartarra (23:35).

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide