Emakumezkoen lau arroako harri-jasotze txapelketako kanporaketa jokatu da Aian

Aiora Larrañaga 2022ko ekainaren 5a

Zazpi parte-hartzailetatik lau sailkatu dira uztailaren 3an finala jokatzeko.

Atzo arratsaldean giro ederra izan zen Aiako probalekuan, Emakumezkoen Lau Arroa Harrijasotze Txapelketako kanporaketa jokatu baitzen bertan. Guztira, zazpi parte-hartzaile atera ziren plazara eta horietatik lau sailkatu ziren final handia jokatzeko: Lur Errekondo, Lierni Osa, Udane Ostolaza eta Aroa Sanchez.

Finala uztailaren 3an jokatuko da Aiako Andatza auzoan, San Pedro Jaien barruan.

Hona hemen kanporaketako sailkapena eta harri-jasotzaile bakoitzak guztira jaso duen kilo kopurua:

1.- Lur Errekondo 3.200 kilo
2.- Lierni Osa 2.950 kilo
3.- Udane Ostolaza 2.800 kilo
4.- Aroa Sanchez 2.750 kilo
5.- Ane Zinkunegi 2.550 kilo
6.- Olaia Esnaola 2.250 kilo
7.- Naiara Zumeta 2.250 kilo

(Argazkiak: Ibon Errazu)

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide