Eskuragai daude Aian egingo duten 'Porno vs Afrodita' antzerkirako sarrerak

Iñigo Gaiton 2022ko maiatzaren 4a

Larunbatean izango da funtzioa probalekuan, 22:30ean hasita, Benetan Be konpainiaren eskutik. Txartelek 8 euroko prezioa dute.

Larunbat honetan, Porno Vs Afrodita edo I love #GorkaUrbizu antzerkiaz gozatzeko aukera izango da Aiako probalekuan. Benetan Be konpainiak egingo du funtzioa, eta oraindik badira sarrerak eskuragai. Txartelak Internet bidez erosi nahi izanez gero, egin klik hemen. Aiako kultur etxean ere eros daitezke (943 13 09 24).

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide