Igandean eguna giro ederrean pasatzeko aukera izango da Aian. Udalak antolatuta, XVIII. Txakolin Eguna ospatuko dute, eta goizean hasi eta iluntzera arteko egitaraua prest dute. 11:30etik 14:00etara, Getariako txakolina eta Eusko Labeldun txekor haragi pintxoak dastatzeko aukera izango da plazan. Lau euro balioko ditu kopak eta 1,5 euro pintxoak. Jarraian, 14:00etan, Jai Batzordearen txozna zabalduko dute. Eta bukatzeko, 18:00etatik 21:00etara, erromeria izango da Izer eta Alabier trikitilariekin.