Aurki itxiko dute Andatzatik Aiarako errepidea, 14:30ean ekingo dietelako entrenamendu saioei. Horien ostean, bi igoera ofizial egingo dituzte parte hartzaileek, eta 19:00ak ingururako aurreikusten dute sari banaketa. Ustekaberik izan ez dadin, errespetuz eta tentuz jokatzeko eskatu dute antolatzaileek.
(Argazkiak: Urtzi Oteiza)