Larunbat arratsaldean alkoholaren eta drogen kontsumoa izango dute hizpide Aiako Xatur gaztelekuan

Aitziber Arzallus 2022ko otsailaren 15a

Bi saio egingo dituzte, adinaren arabera banatuta, baina bietan jorratuko dute gai bera: alkoholaren eta drogen kontsumoa. 12 urtetik 15 urtera arteko nerabeei zuzendutako saioa 16:30etan hasiko da; eta 16 urtetik gorako gazteei zuzendutakoa, 18:00etan. Informazio gehiago behar dutenek, 689 903 872 telefono zenbakira dei dezakete edo 'gaztelekua@aia.eus' helbidera mezu bat idatzi.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide