Irailaren 18an jokatuko da XIV. Andatzatik Aiara Igoera

Aritz Mutiozabal 2021eko abuztuaren 29a

Aste honetan zabaldu dute proban izena emateko epea, eta irailaren 10ean bukatuko da horretarako aukera.

Lagun Artea eta Urraki eskuderiek antolatuta, XIV. Andatzatik Aiara Igoera jokatuko dute irailaren 18ean. Proban parte hartzeko izen-emate epea aste hasieran zabaldu dute, eta irailaren 10era arte egongo da zabalik. Ondoren, parte hartzaileen behin betiko zerrenda irailaren 14an emango dute argitara. 

Proba egunean, ohi bezala, 09:00etatik 12:30era, ikuskapen teknikoak egingo dituzte Gozategi plazan; bertan egiaztatuko dute ibilgailuek ezinbesteko segurtasun arauak betetzen dituztela. 13:30ean Andatza eta Aia arteko  GI-3710 errepidea itxiko dute, eta 14:30ean ekingo diote lehenengo entrenamendu txandari.

Erlojuaren aurka lau kilometro inguru dituen ibilbidea bete beharko dute parte hartzaileek, eta bi igoera ofizialeko denbora hartuko zaie kontuan. sari banaketa 19:00etan izango da. 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide