Atzo, igandearekin, eman zitzaion bukaera aurtengo Aristerrazuko erromeria denboraldiari. Pandemia hasi zenetik, modu digitalean egin dituzte erromeriak Facebookeko Aristerrazu Zuzenean orriaren bitartez, eta atzo ere halaxe jardun zuten, denak etxean; musika jotzen batzuk, dantzan besteak. Denboraldiko azken hitzordurako trikitilari asko juntatu zituzten antolatzaileek, eta berezia izan zen agurra.