2021eko Landa Turismoaren Hiriburua izendapena lortzerik ez du izan Aiak

Iñigo Gaiton 2021eko maiatzaren 19a

Hamar finalisten artean Olvera (Andaluzia, Espainia) izan da garaile, botoen %18 lortu eta gero. Aia seigarren sailkatu da, botoen %9,1 eskuratuta.

Andaluziako Olvera herriak lortu du 2021eko Landa Turismoaren Hiriburua izendapena. Atzo jakin zenez, botoen %18 eskuratuta izan da garaile hamar finalisten artean, Escapada Rural enpresak antolatutako lehiaketan. Aiak finalisten artean izatea lortu du, baina azken fasean seigarren sailkatu da, botoen %9,1 eskuratuta.

Nekane Arrizabalaga Aiako alkateak sare sozialetan adierazi duenez, 247 parte hartzaile izan ditu lehiaketak, eta Aia finalisten artean egon izana "sari aparta" da. Eskerrak ere eman dizkie Aiaren aldeko botoa eman duten guztiei.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide