Aian auto batek txirrindulari bat harrapatu du, eta ospitalera eraman dute zaurituta

Urola Kostako Hitza 2021eko martxoaren 21a

N-634 errepidean izan da istripua SOS Deiak erakundeak jakinarazi duenez, baina ez du errepideko puntu zehatzaren berri eman. Oraingoz txirrindulariaren osasun egoerari buruzko daturik ez dago.

Orain minutu gutxi auto batek txirrindulari bat harrapatu duela jakinarazi du SOS Deiak erakundeak. Istripua Aian N-634 errepidean izan dela esan du, puntu zehatzaren berri eman gabe, eta istripuaren ondorioz pertsona bat zaurituta eraman dutela Donostia Ospitalera. Zaurituaren osasun egoerari buruzko daturik ez dago momentuz.

Errepidean ezbeharren bat gertatuz gero, 112 larrialdi zenbakira deitu behar da ahalik azkarren, eta telefonoaren bestaldekoak egindako galderei erantzun eta haren aholkuei jarraitu laguntza iritsi bitartean.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide