Gizon bat erreskatatu du Ertzaintzak Aiako Kurpidea auzoan

Aiora Larrañaga 2021eko otsailaren 7a

Antza denez, gizon batek istripua izan du mendian ibiltzen ari zela, erori eta zauria egin da. Donostiako ospitalera eraman dute larrialdi zerbitzuek.

Gaur goizean istripua gertatu du Aiako Kurpidea auzoan. Ertzaintzak jakinarazi duenez, gizon bat erori egin da mendian ibiltzen ari zela eta zauria egin du. Ohiko larrialdi zerbitzuek eremura iritsi ezin zutenez, Ertzaintzaren helikopteroak erreskatatu behar izan du zauritua eta Donostiako ospitalera eraman dute

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide