Zortzi ibilgailuk elkar jo dute goizean, A-8 autobidean, Orio eta Zarautz artean

Aiora Larrañaga 2020ko abenduaren 17a

Istripua 08:15ak inguruan gertatu da, baina ez da zauriturik izan. Dena dela, errai bat itxita dago eta horrek bi kilometroko auto ilarak sortu ditu.

Istripua gertatu da gaur goizean, 08:15ak inguruan, A-8 autobidean Irungo noranzkoan, Zarautz eta Orio artean, Aiako lurretan. Antza denez, zortzi ibilgailuk elkar jo dute, baina ez da zauriturik izan. Eusko Jaurlaritzako Trafiko Zuzendaritzak jakinarazi duenez, errai bat itxita dago eta bi kilometroko auto ilarak sortu dira.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide