Esti Markez: "Ez dut uste berdin adieraziko nintzatekeenik musika euskaraz egingo ez banu"

Intza Unanue Arruabarrena 2020ko azaroaren 30a

Abian da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrela, 'Hamaika arrazoi' elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea egunez egun, euskararen eta Euskaraldiaren bueltan. Gaurkoan, Esti Markez abeslari aiarra izan da gonbidatua.

 
Martxan da Euskaraldiaren bigarren edizioa, eta horrenbestez, egunotan, Hamaika arrazoi elkarrizketa sortako bideoak argitaratzen ari da Urolako Komunikazio Taldea (UKT). Zehazki, Urola Kostako 11 herritako aurpegi ezagunek euskararen eta Euskaraldiaren inguruko galderak erantzungo dituzte.
 
Zortzigarren bideoa da gaurkoa, eta Esti Markez musikari aiarra da protagonista. Hamaika arrazoi sortako elkarrizketak Urolako komunikazio Taldea osatzen duten tokiko hedabideetan –Baleike, Karkara, Uztarria, Maxixatzen eta Zarauzko Hitza–, UROLA KOSTAKO HITZAren atari honetan nahiz Erlo Telebistan izango dira ikusgai egunero, 19:00etan hasita.
 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide