22 urteko gaztea atxilotu dute Aian, droga trafikoa eta armak baimenik gabe izatea egotzita

Aiora Larrañaga 2020ko azaroaren 13a

Antza denez, 22 urteko gizon gazteak bi kilo marihuana, eskopeta bat eta munizioa zeramatzan autoan, baina ez zuen armak erabiltzeko baimenik.

Ertzaintzak jakinarazi du atzo agenteek auto bat geldiarazi zutela GI-2631 errepidean, Aiako lurretan, COVID-19aren aurkako prebentziozko kontrol batean. Antza denez, ertzainek marihuana usain handia sumatu zuten autoan, eta ibilgailua miatzea erabaki zuten. "Marihuanaz betetako bost poltsa, guztira, kilo bat eta zortziehun gramo, ehizarako eskopeta bat eta munizioa atzeman zituzten", azaldu du Ertzaintzak. Hori dela eta, gaztea atxilotu egin zuten droga-trafikoa eta armak baimenik gabe edukitzea egotzita. Urola Kostako ertzain-etxera eraman zuten beharrezko izapideak egiteko, eta gaur goizean zehar pasako da epailearen aurretik.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide