Oier Ariznabarretak eta Janire Fernandez de Olanok irabazi dute Aiako IX. Mendi Lasterketa

Karkara 2020ko mar. 1a, 17:14

Gaur goizean, Aiako IX. Mendi Lasterketa jokatu da Pagoeta Parke Naturalean. Lehiaketak 318 korrikalari elkartu ditu irteera puntuan, eta 10:30ak jo dutenean, proba abiatu dute. Lehiakideek eguraldi ona izan dute lasterketak iraun duen bitartean; giro nahikoa eguzkitsua izan da, tartekako hego haize ufadekin. Korrikalariek helmugan aipatu dutenez, ibilbidean zehar lokatz dezente topatu dute eta eroriko batzuk izan dira.

Oier Ariznabarreta eta Janire Fernandez izan dira Aiako IX. Mendi lasterketaren irabazleak, 1:05:19 eta 1:29:59 denborekin hurrenez hurren. Helmuga zapaldu duen lehen aiarra Mikel Usandizaga izan da 1:17:44 denborarekin.

SAILKAPENAK 

Gizonezkoen sailkapen orokorra

1. Oier Ariznabarreta 1:05:19
2. Alain Santamaria 1:06:25
3. Walther Becerra 1:07:15

Emakumezkoen sailkapen orokorra

1. Janire Fernandez de Olano 1:29:59
2. Saioa Arkonada 1:30:39
3. Idoia Maritxalar 1:31:08

Aiarrak

1. Mikel Usandizaga 1:17:44
2. Txus Cañas 1:22:11
3. Hodei Alkorta 1:22:25

Argazki gehiago ikusteko, egin klik hemen.

 

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide