Ikuskizun ederra izan da Aian, urrezko aizkora eta harri-jasotze txapelketetan

Karkara.eus 2020ko urt. 19a, 16:10

Herri kirol zaleek hitzordu berezia izan dute gaur Aian, urrezko aizkora eta harri-jasotze txapelketak jokatu baitira Probalekuan. Guztira, zortzi kirolari aritu dira lehian: gizonezkoen Urrezko Binakako Aizkora Txapelketan Ugaitz Mugertza eta Julen Alberdi Txikia IV.a Ruben Saralegi eta Eneko Otañoren aurka, emakumezkoen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan Nerea Sorondo txapelduna eta Irati Astondoa txapeldunordea, eta, azkenik, gizonezkoen Urrezko Harri-jasotze Txapelketan Iñigo Eizagirre Eiza zarauztarra eta Xabier Peñagarikano Peña aizarnazabaldarra.

Aizkoran binaka, Mugertzak eta Txikia IV.ak egin dute denbora onena. Saralegik eta Otañok bi minutu gehiago behar izan dituzte lan guztiak amaitzeko. Gizonezkoen harri-jasotze txapelketan, aldiz, Peñak lortu du kilo gehien altxatzea, Eiza zarauztarrarekin jokatutako buruz burukoan. Emakumezkoen Urrezko Banakako Aizkolari Txapelketan, aldiz, Sorondok egin du denbora onena. Erlojuz kontra aritu dira lehenbizi, eta metro bateko bi enbor moztu behar izan dituzte ondoren. Sorondok bi probetan lortu du lanak Astondoa baino bizkorrago amaitzea.

Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide